Asteazkenean egingo du ohiko Plenoa, Astigarragako Udalak. Eguerdiko 13:30etan izango da, areto nagusian, eta 12 puntu landuko dituzte. Besteak beste, ostalaritza eta jatetxeek lurzoruak erabiltzeko ordenantza, auzoen aldeko ekimenak sustatzeko EH Bilduk aurkeztutako mozioa, eta Astigarragako Plataforma Animalistak egindako konpromiso-eskaera.