Bihar hasiko da, Txantxangorri elkarteko Mus Txapelketa. Binakako txapelketari ekingo diote, eta ostegunera bitarte, zortzi partida jokatuko dira.
Bihar, hasteko, sei bikote ariko dira: Jesus eta Iñigo, Ander eta Arkaitzen kontra; Mauri eta Txampi, Monroy eta Joakinen kontra; eta Pablo eta Xabi, Estefano eta Josebaren kontra. Etzi, beste hiru partida: Bixente-Koldo eta Juan Luis-Koldo; Joxe Leon-Bittor eta Ceci-Bitxo; eta David-Jon eta Joxe-Mikel. Eta ostegunean, azkeneko biak: Javier-Pello eta Pineda-Xixo; eta Ramon-Bixente eta Esnal-Arregi.
Banakakoa, berriz, otsailaren erdialdean hasiko dela jakinarazi dute.