Txapelduna txapeldun berriro, final gogor bezain ederrean

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 28a, 01:00

Pronostikoak bete ziren, bai; baina bere onena eman behar izan zuen Javier Urrizak, atzo, Buruz Buruko Master Torneo­ko txapela janzteko. Bosga­rre­na du iruñarrak, final gogor be­zain eder baten ondoren lortutakoa. Partidu haundia jokatu zuen Xanti Utergak, eta bukaeran bakarrik egin zion ihes Urrizak (30-25).
Are gehiago, doneztebarrak hartu zuen aurrea markagailuan, partiduaren hasieran; eta 4-9 eta 7-11 izan zen aurretik. Berak egin zituen tantorik ede­rrenak, bereziki bi paretaz; zazpi lortu zituen horrela.

Utergak egin zituen aurreneko tarteak, eta 4-9 eta 7-11 izan zen aurretik markagailuan.

Urrizak, ordea, bere betiko segurtasuna izan zuen arma nagusia. Txoko guztietara iritsi zen, eta sendo aritu zen, partidu osoan. Horrela lortu zuen berdintzea, baita tarte txikiak egitea ere, 22-22 berdindu zu­ten arte. Hortik, zuzenean egin zuen ihes 27-22ra, eta 29-23ra. Bi pareta ederrekin, lau tantora gerturatu zen Uterga, baina hor bukatu ziren bere esperantzak. Faboritoak jantzi zuen txapela, majo sufrituta.
Azkenean, 26 tanto eginda bukatu zuen Urrizak, horietako hiru sakez; eta 22rekin Uter­gak, saketik lau eginda. Akats gutxiko partidua, beraz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!