Burgosetik esku hutsik, eta behera begira

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 28a, 01:00

Aurrerapauso bat emateko gogoz egin zuen bidaia Her­na­nik, Burgosera; baina haizeak eraman zituen itxaropen guz­tiak, atzokoan. Burgos gehiago izan zen San Amaron, eta tri­ko­loreek ia atsedenera arte eutsi zuten arren, alde nabar­me­na­rekin nagusitu ziren etxe­koak, erasoko bonus eta guzti (46-18). Esku hutsik bueltatu zen Her­nani, eta beheko postuei begira.
Izan ere, Cisnerosek garai­pena lortu zuen Santboia­na­ren kontra, eta aurrea hartu die her­naniarrei. Orain, hiru pun­tu atzetik dago La Vila, jaitsie­rako play off postuan. Gernika azkenak, behintzat, porrotak pilatzen jarraitzen du, eta 11 puntura dago.
Hasieratik izan zen nagusi Burgos, eta berehala aurreratu zen, entsaio batekin. Orduan aritu zen ondoen Hernani, baina ezin entsaioak gauzatu, bi zigor kolperekin konfor­ma­tu behar izan zuen (10-6). Atse­denaren aurretik, ordea, azto­ra­tu egin zen partidua, eta bost minututan, bi entsaio egin zituen Burgosek, eta beste bat Hernanik (22-13). Bigarren za­tian, nahi eta ezin aritu ziren trikoloreak: zazpi entsaio egi­te­ra iritsi zen Burgos (46-18).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!