«Gure sagardo berria», goxoa eta bizia

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 17a, 01:00

«Emozio» haundiko eguna izan zen atzokoa, Olatz Arrieta Barandiaran kazetari asti­gar­tarrarentzat. Bruselako berrie­maile postua egun pare batez utzi, eta sagardo berriaren en­ba­xadore paperean sartu zen. 
As­tigarragako Gartziategi sa­­gar­dotegian dastatu zuen «gu­re sagardo berria», Sagar­do­e­txe­an sagarrondoa landatu on­­doren. «Urduri» zegoela onar­­­­tu arren, «emozio as­ko­ko» egu­na izan zela azpima­rratu zu­en, eta «bertan egotea oho­rea» izan zela. Baita sagardoa «oso go­xoa» dagoela baieztatu ere.
Askok jarraitu zuten sa­gardotegian, festa giroan, eta beste askok Murgia Jauregian egin zen Txotx Berri He­rrikoian dastatu zuten urteko aurreneko sagardoa. 


 *Informazio gehiago larunbateko gehigarrian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!