Erreakzioaren bila, Mundarro gaur Zarkumendegin

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 26a, 01:00

Erreakzioaren bila irtengo da Mundarro gaur, 16:00etan, Ostadarren aurkako partiduan Zarkumendegin bertan. 2018 urtea ezin hobeto bukatu bazuen, kaxkar hasi du 2019a Mundarrok, Erregional Prefe­renteen mailan. 

Jokatutako bi partiduak galdu ditu; joan den larunbatekoa, Donostiako Vas­coniaren ze­­la­ian (3-0). Hala ere bigarren postuan jarraitzen du sailkapenean eta faborito da partidua irabazteko. Lasarteko taldea erdian kokatua dago, bederatzigarren, hamaika puntura.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!