Aurreko urteetako esperientziari segika, aurten ere Txotx busa, sagardotegietara joateko garraio zerbitzua eskaintzea erabaki du Astigarragako Udalak. Behemendi landa garapenerako elkartearekin elkarlanean jarriko dute zerbitzua martxan ostegunean.
Autobusa Donostia ibilbidetik aterako da aurten, Hernaniko norantzako autobus geltokiaren atzean.
Apirilaren 27ra arte
Ostegun honetan hasiko da zerbitzua eskaintzen, eta apirilaren 27ra arte luzatuko da. Astelehenetik larunbatera jarriko da zerbitzua, ordutegi desberdinekin. Igandeetan, ez da zerbitzurik emango.
Ostegunetik larunbatera jarriko da zerbitzua. Ostegunetan 10:30etatik 22:00etara eta 22:00etatik 00:00etara itzulera. Ostiraletan, aldiz, zertxobait luzeagoa izango da: iluntzeko 20:30etatik gaueko 00:30etara. Joana 20:30etatik 22:30etara eta itzulera 22:30etatik 00:30etara. Ordutegia guztiz aldatuko da larunbatetan; orduan, hiru txandatan banatuko da autobusa erabili ahal izateko aukera: eguerdietan, 13:30etatik 15:00etara ibiliko da txotx busa; arratsaldez, 16:30etatik 18:00etara; eta gauez, 20:30etatik gaueko 00:30etara.