Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) prest du udaberriko eskaintza eta Astigarragako Udalak dirulaguntzak ematen ditu ikastaro hauetan izena ematen duten herritarrentzat. Etengabeko prestakuntzara begira, otsaila eta maiatza bitartean 23 ikastaro izango dira Eibarren, Gasteizen, Bilbon, Iruñean zein on-line.
On-line eskaintza
On-line eskaintza ondorengoa da: Moodle-ren gamifikazioa eta ikasleak motibatzeko sormenezko hainbat erabilera. Nola hezi genero-berdintasunean eskolaren eremuan. R software askearen erabilera Natur Zientzietako estatistikan. Lehen Hezkuntzako espazioen diseinua eta Adingabeak eta Internet: arriskuak eta nortasun digitala.
Ikasgelako eskaintza Eibar, iruñea, Gasteiz eta Bilbon
Ikastaro presentzialak edo ikasgelako eskaintza ondorengoa izango da. Berdintasunaren bidean ahalduntzen. Udaberriko tailer zikloa (Iruñea).
Estresa barru bakea bihurtzen (Iruñea). Askatasunean hazi, hezi eta bizi (Iruñea). Irudi bidezko laburpenak: pentsamendu bisuala laburtzeko tresna gisa (Eibar). Ikas komunitatea ikasketa dialogikotik abiatuta (Iruñea). Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: zure produktibitatea hobetzeko metodoen oinarriak eta tresna digital lagungarriak (Eibar). Ahozko komunikazioa errazteko teknikak (Iruñea). Galerak, heriotza eta dolua haurren hezkuntzan (Iruñea). Adimen emozionala eskolan (Eibar). Haur eta gazteen transexualitatea ulertzeko gakoak (Eibar). Memoriatik sormenera (Eibar).
Soziolinguistika hiztegi txikia. Arabatik Euskal Herrira ‘Hausnartu’ (Gasteiz), Euskaltzaletasuna eta Feminismoa: zer ikasi, hura elikatu (Bilbo) eta Hitz Adina Mintzo, hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloa. (Gasteiz).