Santa eskean aurten, 10garren urteurrenean

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 26a, 01:00

Oles eta oles eginen diote, aur­ten ere, goizuetarrek etxekoei, baina baita bizilagun guz­tiei ere. Beste behin ere, Santa Ageda bezperako erronda antolatu baitute otsailaren 4rako. 
Aurtengoa, gainera, are be­reziagoa izanen da, 10 urte be­teko baitute goizuetarrek San­ta Ageda bezperako kale-buelta egiten dutela.

Herriko plazatik, irteera
Ohi bezala, arratsaldeko 18:30­e­tan hasita eginen dute kale-buelta, herriko plazatik abiatuta. Bertan denak elkartu, eta herriko kale eta tabernetan zehar ibiliko dira, betiko abesti eta bertsoak ahoan dituztela. 

Plazatik abiatuta, kale eta tabernetan zehar ibiliko dira, betiko abestiak eta bertsoak ahoan.

20-25 lagun, santa eskean
20-25 lagun bildu izan dira azkeneko urteetan, eta datu horiek errepikatuko direlakoan daude, «nahiz eta astelehena izan». Dena den, gehiago badira, hobe! Eta gonbidapena luzatu diete herritarrei, «gustokoa baduzu, baserritar jan­tzia jantzi» eta azaltzera! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!