Esto no me lo esperaba antzezlana eskainiko da gaur, iluntzeko 20:00etan hasita, kultur etxean. Emiliano Zapataren bizitzari buruzko ikuskizunaren parte dira protagonistak. Ikuskizuneko produktore eta protagonistek alde egin, eta lau figurantek erabakiko dute aurrera egitea. Ezintasunak larritasun barregarria sortuko die eta zutik jarri nahi duten fikzioarekin estropezu egingo dute behin ete berriro. Bizitzan tokatu zaigun rolaren inguruko hausnarketa ironiko eta dibertigarria da antzezlana. Gazteleraz eskainiko da.
Zaguango Teatro konpainiak, umore garratzaren bitartez, gizakiaren aspektu nahasgarrienak esploratzen jarraitzen du. Emiliano Zapatari buruzko antzezlan haundiarekin lau figurantek izandako porrota erakusten dute. Hala ere, montajeari bultzada berria eman nahi diote, arriskua euren bizkarretik harturik. Sarrerak 6 euro balio dute helduentzako eta 3 euro haurrentzako.