Astelehenean bildu zen aurrenekoz Aranoko Jai Batzordea, Jalki Kultur Elkarteko kideekin batera, eta urteko aurreneko ekintzei forma ematen hasiak dira.
Inauteriak, urtea ondo hasteko
2019a pozik eta alai hasteko, inauteriak izanen dituzte aurrena; Euskal Herriko txoko guztietan bezala aranoarrek ere ospatuko dituzte. Haien kasuan, ohi baino astebete lehenago izanen da. Aurten, otsailaren 23rako zehaztu dute egun potoloena, eta orduan, azken urtetako plana izanen dute. Ez dira faltako: puska biltzea, zomorro bazkaria, zahagi dantza, gaztetxoenen desfilea, baita afaria eta dantzaldia ere.