San Anton egunez, festa ermitan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 26a, 01:00

Urtero bezala, San Anton egu­na ospatu zuten goizuetarrek, ermitan. Pasa den urtarrilaren 17an izan zen hori; goizeko 11:00etan abiatu ziren  Goizuetako herriko plazatik ermitara erromerian. Bertan, 11:15etan azienda bedeinkatu zuten, Goizuetako apaizaren laguntzaz. Eta segidan, meza ospatu zuten, kantekin alaitutakoa. 

Bukaera, ohi den bezala egin zuten, jan eta edanareki. Ho­tzari aurre egiteko, salda be­ro-beroa edan, eta txorizoa ere dastatu zuten bertaratuek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!