Antton Apezetxea txapeldun Elgoibarren, Unai Alberdirekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 26a, 01:00

San Anton festak ospatzen dituzte Elgoibarren urtero, eta orduan jokatzen dute izen bereko esku pilotako  Txapel­ketaren finala, festa borobil­tzeko. Aurtengoan, bertan izan zen Antton Apezetxea goizuetarra.

Unai Alberdi bikotearekin batera, finala jokatu zuten Delafuente eta Olidenen kontra, baita txapela eskuratu ere, kontrako bikoteari 22-18 irabazi ondoren.

Beste partidu bat goizuetarrek, gaur
Gaur ere, esku pilotan jokatzen jarraituko dute goizuetarrek.  Atzo arratsaldeko jardunaldiaren ondoren, Goizuetatik Ul­tzamara joanen dira herritarrak; bertako Larraintzar frontoian lehiatuko dira 3. mailako seinetako B taldekoak Ultzama F taldearen kontra. Gaur izanen da, 16:30etan hasita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!