Informatika ikastaroa eskaini dute Goizuetako Udalak, Nafar Lansareak eta Goizuetako Eskolak elkarlanean. Asteartean hasiko da ikastaroa, eta 10 saio izanen ditu, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Iñaki Etxeberria, teknologia berrietan afizionatua, izanen da ikastaroa
gidatuko duena.