Eskola ezagutzeko aukera, ate irekietan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 26a, 01:00

Astelehenean irekiko du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak eskola publikoetan izena emateko epea, eta hori aprobetxatuz, ate irekiak antolatu ditu Ereñotzuko Txirrita Ikas­tetxeak. Astelehenean bertan bisitatu ahal izango da eskola, eskola-orduetan zehar, familiei hobekien datorkien orduan: goizean, 09:00etatik 12:30etara; eta arratsaldean, eguerdiko 14:30etatik 16:00etara. Informazio gehiagorako, ikastetxera deitu daiteke: 943 55 42 56. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!