Gabonak pasata, zozketa egin du Hernaniko Arraun Elkarteak urtarrilean, eta dagoeneko badaukate sariduna: Paki Escudero. Aurrekoan jaso zuen saria, Arraun Elkarteko egoitzan, bere senarraren laguntzaz. Bertan topatu zuen tokiko produktuz betetako saski eder bat, Hernani Bidaiaken txeke bat, bertan erabili ahal izateko, baita Arraun Elkarteko kamiseta bat ere. Elkartearen izenean, zoriondu egin dute.