Sagar Lasterra, otsailaren 23an

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 26a, 01:00

Txotx denboraldia hasita, zehaztu dute Sagar Lasterra probarako eguna. Otsailaren 23an izango da aurten, eta horretarako, jada ireki dute izena emateko aukera. 8,9 kilometroko ibilbidea izango da, sagardotegietan zehar. Ibarluze industrialdean dagoen Hernaniko Arraun Elkartearen egoitzatik abiatuko dira korrikalariak goizeko 11:00etan, eta Ave Maria parkean izango dute helmuga. Bi bide jarri dituzte izena emateko: www.kirolprobak.com edo web.rockthesport.com

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!