Haurdun daudenentzako tailerra emango da asteazkenetan, otsailaren 6tik maiatzaren 29ra, 18:00etatik 20:00etara Biterin. Izenematea, 30 euroan, otsailaren 1ean bukatuko da: berdintasuna@hernani.eus / 943 33 70 17. Gutxienez, 12 asteko haurdun egon behar da. Helburua izango da haurdunaldian izaten diren sentsazio emozional eta fisikoak ezagutu eta ulertzea. Saio batzuk haurdun daudenentzat izango dira, eta beste batzuk bikote edo laguntzaileentzat.