Filosofia saioa, Damian Pedrosarekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 26a, 01:00

AEK euskaltegiak antolatzen dituen Zilegi Eskolen bueltan, hurrengo saioa hilaren 30erako antolatu dute. Damian Pedrosa filosofo hernaniarrak askatasunaren inguruko hitzaldia emango du, historian zehar kontzeptu horrek izan duen bilakaera aztertuta. Bi saio emango ditu; goizeko 09:15etatik 11:15etara bat, eta arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bestea. Doan izango da, baina komeni da izena ematea, 663 04 33 14 telefonora deituta edo zilegieskola@aek.eus helbidera idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!