Otsailaren 5ean egingo du urteko bilera orokorra Lizeagako Gibelalde auzo elkartek, 19:30etan Larramendi 11ko bulegoan. Bazkide egin edo bazkidetza berritzeko kanpaina, hala ere, lehenago jarriko du martxan; urtarrilaren 29 eta 31n eta otsailaren 5 eta 27an izango da aukera, 19:00etatik 20:00etara.