Politika eta nazioaren inguruko lau lansaioko egitasmoa jarriko du martxan Orreagak

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 26a, 01:00

Urte berria  hastearekin ba­tera, herriz herri egitasmo berria jarri nahi du martxan Orreaga taldeak, eta Her­na­nin ere izango dira.

Politikaldia Nazio Estra­te­gi­an izena du egitasmo be­rri­ak, eta lau lansaiotan hain­bat kontzeptu lantzea da as­moa. Saio horiek Hernanin eman­go dira, taldea sortuz gero.

Azalpenak eta eztabaidarako tarteak
Lansaio bakoitzean gai bat lan­duko da, bi ordu inguruko saioan; aurrena, ordubete in­gu­­ruko azalpenak emango di­ra, eta gero, eztabaidarako 45 bat minutuko tartea ire­ki­ko da.

Aurreneko saioan Kon­tzep­tu politikoak izango dira hizpide. Hainbat kontzeptu politikoren esanahia «etsaien eraginez erabat mani­pu­la­tuta» dau­delako, sortu den nahas­­menetik ateratzea izan­­go da helburua.

Bigarrenean Autode­ter­mi­nazio eskubideaz ariko dira. «Erabakitzeko eskubidearen eta autodeterminazio esku­bi­de­aren arteko aldeak» azal­duko dituzte.

Hirugarren saioari, berriz, Arazo nazionala eta lehen arazo soziala izenburua jarri diote, bi kontzeptuen arteko «diko­tomia sozial-inperialis­mo­ak txertatu» zuelako, eta «arazo nazionala delako herri guztien lehen arazo soziala».

Bukatzeko, Subjektu poli­ti­koa izango da azken saioko gaia. «Politika, benetan poli­ti­ka bada, ekintzan oinarritzen da. Ekintzak. halabeharrez, subjektu batek eginak dira. Politika soziala denez gero, subjektu politikoa kolektiboa da».

Izenemateak, hila bukatu arte
Saio hauetan parte hartzeko,  urtarrila bu­katu arte eman daiteke izena. Horreta­rako,  info@orreagataldea.com helbide elektronikora idatzi behar da. 

Taldea sortu ahala eraba­kiko da saioak non eta noiz egingo diren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!