Jantoki beganoa sortzeko auzolana, gaur goizean

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 26a, 01:00

Auzolanerako deia egin dute gaur Urumea Herri Gunean, su­kal­dea egiteko. Helburua da jan­toki beganoa sortzea, baina au­rretik, sukaldea bera eraikiko du­te. Goizeko 10:00etan jarri dute hitzordua, eta eguerdi par­tera arte ariko direla aurreratu dute. Animatzeko dei egin dute.

Sukalderako materiala biltzen
Espazio bat prest dute Urumea Herri Gunean, sukaldea bertan jartzeko, baina materiala behar dute.
Hain zuzen, materiala bil­­-tzen ere ari direla gogorarazi du­te: gas sukaldeak, suak, la­beak, harraskak, enzimerak, be­ro­gai­luak, sukaldeko tresneria...
Laguntza guztia ongietorria izango da, ahal bezain pronto, jantoki begano bat ireki ahal izateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!