Umorea, poesia eta musika gaur, postarien esperientzia kontatzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 26a, 01:00

Postarien lan esperien­tzi­e­tan oinarritutako antzezlan umo­retsua ikusteko aukera izango da gaur, familian, B­i­te­ri kultur etxean, 12:00etan ha­sita. Benetan Be kon­pai­niak Inondik inora obra an­tzez­tuko du, 4 urtetik go­ra­koei zuzenduta.
Sarrerak salgai daude Biterin bertan, 3 eurotan.

Diziplina eta hizkuntza desberdinak, antzezlan berean bilduta
Kontatuko duten istorioaren muinean postarien lanbidea dago. Postariek egiten duten lana, «etxerik etxe, kalerik kale, mendirik mendi, bide, aire eta itsaso zabaletan zehar ez da lan makala», ak­toreen esanetan. «Ezin da inondik inora paketerik zabaldu, gutunik ireki edo postalik irakurri», azaldu dute. Hortik, antzezlanaren izenburua.
Guztia kontatzeko, umo­rea erabiliko dute, eta hain­bat diziplina nahastu: poesia eta zuzeneko musika izango dira, eta aktoreen lanaz gain, panpinak ere agertuko dira.

Zuzeneko musika, poesia eta panpinak erabiliko dituzte, eta euskera eta ingelesa


Horrez gain, euskera eta ingelesa nahastuko dituzte.
Guztiarekin, «jakinmina eta deso­be­dien­tzia sustatzen dituen haurrentzako antzez­la­na» antzeztuko dute gaur­koan, Aiora Sedano, Lei­re Utxa eta Patricia Urru­tia aktoreek. Testuak eta zuzen­dari lanak ere Patricia Urru­tiarenak dira.
Antzezlanak 50 minutuko iraupena izango du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!