Jantokia doan, irekita

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 25a, 01:00

Abenduan martxan jarritako proiektuari jarraipena ematen ari dira Kontrakantxa Gaztetxea eta Hernaniko Lan­gileon Babes Sarea, eta horregatik, gaur berriro irekiko da gaztetxean, jantoki soziala.

Hileko azken ostiralero ire­kiko dute, 13:00etatik 15:00e­ta­ra. Helburua da behar duenari otor­du bat egiteko aukera ema­tea, doan. Honekin, «mer­ka­tu kapi­ta­lista gainditu eta gu­re be­harrak autogestioaren bitartez lor­tzeko» asmoa adierazi du­te. «Jendeak jatekorik ere ez duen garaiotan, elkartasu­na da gure armarik in­dar­tsu­ena. Gu­re arteko babesa eta ki­dea­re­kiko zaintza baitira ka­pi­talaren aurkako borroka ar­ti­kulatzeko dugun bide bakarra».

Bilketak ere, hilero
Jantoki soziala hileko azken ostiralero irekitzeaz gain, hilero, aurreko asteazkenetan janari bilketa egingo dute: «proteinak, barazkiak, fruta, gazta...». Deia ere luzatu dute, «ahal duzun mo­du­ko ekarpena» egiteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!