Tindoufeko errefuxiatu kanpamenduetan bizi diren sahararrak laguntzeko, martxan dago berriro ere Piztu Itxaropena XV. Sahararen aldeko euskal karabana. Janaria eta konpresak biltzen ari dira, eta asteburuan bukatuko da kanpaina.
Astigarragan gaur, bilketarako azken eguna
Bilketarako astebeteko epea izan da Astigarragan, eta gaurkoa da laguntza emateko azken eguna.
Hernanin laguntzeko prest daudenek Gabriel Zelaian azaldu behar dute gaur, 16:30etan.
Arroza, lekaleak, pasta, hegaluzea eta sardinak oliotan, azukrea eta konpresak ari dira biltzen, Tomas Alba kaleko Isabel dendan, Norberto Almandoz plazako Ainhoa Coviranen, Ezpela belar-dendan, Alicia fruta-dendan, eta Zubitxo eta Eroski supermerkatuetan.
Boluntario bila, Hernanin
Hernanin, berriz, hila bukatu arte egingo da bilketa Biterin eta eskoletan, baina, horrez gain, gaur eta bihar bilketa berezia egingo da supermerkatuetan.
Lan horretan laguntzeko, boluntarioak behar direla adierazi dute, eta laguntzeko prest dagoenari, gaur, 16:30etan Gabriel Zelaian agertzeko eskatu diote.