Sagardoa Otsua-Enearen kontura, asteartetik ostiralerako ilunabarretan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 5a, 01:00

Garai bateko sagardotegi giro jatorra eta sanoa berreskuratu nahi du Otsua-Enea sagardotegi hernaniarrak, eta horretarako, norberak jaten duena bakarrik ordaindu beharko du: sagardoa etxeak berak gonbidatuko du asteartetik ostiralerako iluntzetan.

Menu bereziak, aukeran
Sagardotegiko ohiko menuaz gain, Otsua-Eneak aukera zabala eskaintzen du: xapoa, legatza, kogotea... eta baita menu begetarianoa eta beganoa ere. Hori bai, beti ere, aurrez eskatu badira erreserba egiteko garaian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!