Urtarrilaren 15eko Kronikan irakurri dugu artikulua, Hernaniko txotx denboraldi berrirako dena prest dagoela dioena.
Bizilagun askori gustatuko zitzaigun irakurtzea, aurten, sekula galdu behar ez zen dibertsioaren eta atsedenaren arteko oreka berrezarriko dela.
Soinuak ere saihestuko direla, udaletxeak egindako azken neurketaren arabera gehienezko muga bikoizten dutenak Zapa, Nafarroa eta Andrekale kaleetan, gaueko 23:00k eta goizeko 05:00ak bitartean.
Afororen buetako arauak beteko direla, zerbait gertatu aurretik.
Kaxko Elkartea bizilagun elkarteak Kaxkoko bizilagunen bizi-kalitatearen defentsa sustatzen duela, dozena bat partikularren interes ekonomikoen aurrean, eta udal ordenantzak eta Eusko Jaurlaritzako dekretuak betetzeko eskatzen duela, saltzen den lokaletatik kanpo edariak kontsumitzea debekatzen dutenak, gaueko 22:00etatik aurrera.
Gure txalo zaparrada Berriaki, Mertxe Jimenezek dioenaren arabera bi langile kontratatzeagatik hondakinak jasotzeko; legez turistek lurrera bota behar ez dituzten hondakinak eta tabernek jaso behar dituztenak eta orokorrean jasotzen ez dituztenak.
Baita ere, gogorarazi Mertxeri ordenantza eta dekretu hauetatik bakar batek ere ez duela onartzen plastikozko ontzirik, eta Txotx Mahaia udaletxearen ahalmeneko kontsultarako organoa dela, eta azken hau dela herrian ordena mantentzearen arduraduna, eta kontrolatu ezin duen jarduera sustatzen duena. Hernaniko Kaxkoa ez dago jasotzen duena jasotzeko prest.
Ongietorri 2019ko Txotxari sagardotegietan. Kaxkoan ez dugu nahi mozkorkeriaren turismoa. Lasai lo egiten utz diezaguten nahi dugu, denboraldi honetako desordenetik libre.