«Helburua da ikusmen mugatua duten pertsonekin harremanetan jartzea»

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 25a, 01:00

Gaur irekiko duzu erakusketa Biterin. Nola sentitzen zara?
Oso ondo. Hala ere, etxean esa­­ten didate beste batzuetan baino urduriago nagoela, baina ez da hala. Kontua da barnean beti daukazula gogoa ahal den onena aurkeztekoa; hori da, agian, ezinegona sor­tzen didana. 

Erliebeko pintura aurkeztuko duzu. Zergatik aukeratu duzu teknika hau?
Teknika hau dagoeneko egin nuen Astigarragan, baita ikas­leekin ere. Orain, nire buruari denbora eskaintzeko aukera izan dut, eta lan bat gutxinaka egiteko aukera ere bai. Ju­bila­tuta nagoenez, nik neuk ondo pasatzeko egin dut. Zementu­a­rekin, hon­da­rra­rekin eta kon­­tsolidatzaile eta pigmen­tu­e­kin egindakoa da.

Noiz hasi zenuen lana?
Jubilatu nintzenean duela lau urte-edo hasi nintzen lan­are­kin, pixkanaka. Egun batean, lagun ba­tzu­ekin joan nintzen Jaizkibe­le­ra, eta hango, arro­kek eta haien koloreek hun­kitu egin ninduten. 

Eta orduan, koloreek ere, bisita horrekin daukate zerikusia, ezta? Nolakoa da?
Kolore-sorta polita dauka, oso argia. Jaizkibelen argazkiak egin genituen, eta beraz, ko­loreek lotura daukate egun ho­rretan zegoen argiarekin. Okre­­ak, gorriak, berdeak… izu­garrizko kolore nahasketa dauka. Higadura gutxiago ja­san den lekuetan, ordea, bio­l­e­tak eta urdinak indartsuago ate­ra­tzen dira.

Bisita honek lotzen du obra?
Bai, gutxi gorabehera bai. Ger­tatzen dena da askok ikusi nindutela hiru metroko tripti–koa margotzen Oronako bal­ko­ian, eta eskatu zidatela: ‘Luis, hau oso polita da, non­bait era­kutsi beharra dauka­zu’. Orain, aukera aprobetxatu eta Biterin jarriko dut, herriari erakutsiko diot. Bertan, herri osoa ikusten da, mendi guztiak, Santa Bar­ba­­ratik hasi eta Aballari, Ada­rra edota Onddira arte. Beste hain­bat lan ere ja­rriko ditut, espa­zioa apro­be­txatzeko; lan klasi­ko­a­­goak, au­rretik eginda­koak. 40 bat lan izango dira.

Eta gaiaren aldetik, loturarik ba al dago?
Ez. Helburu nagusia da, bere­ziki, ikusmen mugatua duten pertsonekin harremanetan jar­tzea. Ezin dituzte lanak iku­si, uki­menaren bidez irakurri di­tza­kete. Ez dute kolorerik ikus­ten, eta azaldu egin behar diezu lana ukitzen duten heine­­an. Hain justu, Begiris elkarteko 12 per­tsonako taldetxo bat eto­rriko da erakusketa bisitatze­ra otsailaren 2an.

Nola mamitu zen ideia?
Egun batean, nire estudiora etorri ziren beren Elkarteko Lehendakaria eta bere biko­tea; lana ukitzen egon zi­ren, eta asko gustatu zitzaien. 
Dena den, komentatu zida­ten koadroa ukitzean irten­gune eta sarguneak iruditzen zaiz­kiela denak, eta beraz, kome­ni­garria zela koadroaren barruan dauden elementuak bertan izatea, in situ. Esate baterako, bo­degoi bat bada, la­pikoaren edo bodegoiak dau­kanaren bo­lu­mena ukitzen dute aurrena, eta ondoren, koadroan segituan aurkitzen dute.
Azaldu egin behar diezu au­rre­an daukatena zer den, zer­tan datzan eta beraiek segituan ukitzen dute. Eta grazia egiten die! Hori da nik egun hartan Jaizkibelen egin nuen berdina. 

Eta hori ikusita, zer sentitzen duzu?
Izugarrizko poza ematen dit halako pertsonei laguntzeak. Izan ere, horrelako gauzeta­ra­ko artistak ez dira prest ager­tzen, halako zerbait eskain­tzeko. Artea berengana iriste­ko modu bat da. 

Lan honetan aurkituko al dugu ezaguna duen Luis Telleria edo aldaketarik egon al da?
Ikasleei denetarik erakutsi diet: lan errealistak, hiperrea­listak, ku­­bis­moa, abstrak­zioa… hori­ek guztiak. 
Egile gisa, ordea, aldatu naiz; orain, gustatzen zaidana margotzen dut. Inork galdetu gabe, ea zergatik egin dudan gauza bat edo bestea, edo  zergatik aldatu dudan zerbait. Eta askotan hobe da horrela, jarraibide batzuk jartzen dizki­zutenean baino!

Orain erretiroa hartuta zaude, beste proiekturik ba al duzu buruan?
Gauza bera egiten jarraitzen dut, nahiz eta denbora eskain­tzen dioten familiari. Orain­goz, buruan ez dut ezer, baten batek erakusketa ikusi eta beste tokiren batean aurkezte­ko eskatzen ez badit, behin­tzat. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!