Pala ikastaroa antolatu du otsailetik aurrera, CD Hernanik, kiroldegiko frontoian. 2007 eta 2008 urteetan jaiotako haurrentzat da, eta astearte edota ostegunetan izango dira saioak, 16:45etan, otsailaren 5ean hasi eta ekainera arte. Parte hartu nahi dutenek, zabalik daukate izena emateko epea, hernanikopalistak@gmail.com helbide elektronikora idatzita.