Giza eskubideen 662 urraketa Hernanin, 1960tik 2018ra

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 23a, 14:29

Gaur aurkeztu dute, Hernaniko Udalak eta Aranzadi zientzia elkarteak, txosten mardula: 1960tik 2018ra, Hernanin motibazio politikoz izandako giza eskubideen urraketak. Guztira, 662 kasu dokumentatu dituzte, eta 416 biktima daude tartean. «Egia jakiteko tresna garran­tzitsua izango da txostena. Her­naniar askorentzat gogo­rra izango da, sufrimenduz be­­teta dagoelako; baina beharrezkoa da», nabarmendu du Javier Bucesek, ikerketaren arduradunak.

Aurkezpenean esandakoak eta txostenari buruzko informazio guztia, bihar Kronikan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!