Informatika ikastaroa antolatu dute, helduentzat, Goizuetako Udalak, Nafar Lansareak eta Goizuetako Eskolak. Urtarrilaren 29an hasita, 10 saio izanen dira, asteartero eta bi ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara. Oinarrizko maila landuko dute, Iñaki Etxeberriaren eskutik, ordenagailua, mugikorra eta interneta erabiltzen ikasteko. Eta parte hartu nahi dutenek, bihar arte dute izena emateko aukera, udaletxean. Doakoa da, baina 12 lagunentzako bakarrik dago tokia.