Epeleko Alex Ugalde txapeldun binaka, Bittor Garciarekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 24a, 01:00

Joan den larunbatean jokatu zen Andoainen, Leitzaran iba­ian, hirugarren eta azkeneko jardunaldia, Eulizko Salmoni­doen Gipuzkoako Binakako Ligan. Eta txapelketa bikaina borobilduta, sari nagusia lortu zuen Epeleko Alex Ugaldek, So­riako Bittor Garciarekin bi­kotea osatuta.

Urrian eta abenduan jokatu ziren aurreko bi jardunaldi­ak; eta azkenekora, lider iritsi zi­ren Ugalde eta Garcia, baina haien puntu berdinekin zeuden Iñaki Muñoz eta Pedro Jimenez. Larunbatean, ordea, gehiago izan ziren Hernaniko eta Soriako arrantzaleak.

Gipuzkoako Ligako irabazle izateagatik, txapela, trofeoa eta 800 euroko saria eskuratu zuen bikoteak. Baina beste sari bat ere lortu zuten: be­ra­iek atera zuten, txapelketako amuarrainik haundiena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!