Jorge Oteizaren eskulturak dantzan eta bertsotan, gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 24a, 01:00

Musika eta dantza ikuskizun berezia eskainiko dute gaur, 20:00etan Biterin, MugMus La­borategiko kideek. Nahasteka bat izango da, eta hori horrela, diziplina gehiago ere ekarriko dituzte, areto nagusiko taula gainera: «erakusketatik eta es­tilografiatik ere badauka ikus­kizunak, eta bertsoek, hitzak... garrantzia dute», azaldu du Jone Amezaga del Fragok, dan­tzarietako batek. Ioritz Gala­rra­ga ere ariko da dantzan, eta bi musikari: Iñar Sastre eta Beñat Ralla.

Emanaldian zehar, ikuslea mur­gil­duko dute Jorge Oteiza artis­ta polifazetikoaren ibil­bi­deko iruditeriaren berrira­kur­keta propio batean. Ikuskizun hau, kalean eskaini dute orain arte, 18 herritan. Eta orain, are­toko bertsioa prestatu dute. Bi­garren emanaldia izango da, Biterin eskainiko dutena.  

Bi sarrera bikoitz opari, Kronikalarien artean
Emanaldia ikusteko, sarrerak badaude oraindik, eta Biterin bertan eskuratu daitezke: 7,5 euro dira. 

Doberak eta Kronikak, gai­nera, bi sarrera bikoitz zoz­ke­tatu dituzte, Kronikalari guz­tien artean; eta Estitxu Zabala eta Marian Simon izan dira sarituak. Zorionak bioi!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!