Enaitz Goñi, Euskal Herriko txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 23a, 01:00

Enaitz Goñi igerilari hernaniarra Euskal Herriko distantzia luzeko txapeldun geratu zen, infantil mailan, larunbatean Lasarteko Maialen Chourraut kiroldegiko igerilekuan. 2004 eta 2005ean jaiotakoek, 2.000 metro egin behar zituzten igeri 25 metroko igerilekuan, eta 23 minutu eta 35 segundo behar izan zituen Goñik, 2.000 metroak egiteko. 100garren metroan hartu zuen aurrea eta, erritmo bizia mantenduz, abantaila haunditzen joan zen amaierara arte. Bigarren, Burun­tzal­dea­ko Eneko Elizasu sailkatu zen, eta hirugarren, Portu­ga­le­­teko An­der Paez. 1.500eko pasean 17:43 egin zuen Goñik, bere markarik onena. Hurrengo txapelketak, Neguko Gipuzkoakoa eta Euskal Herrikoa izango dira, otsailean, Bergaran eta Galdakaon.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!