Janzteko txapela buruan, eduki Otsaihen eskuan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 22a, 01:00

Tabernetako Bertsolari Txa­pel­ke­ta uskeria denik ez pentsa, hantxe agertu baitzen pren­tsa. Eta baten batek por­ta­dan agertzea zuenez ametsa, Kronikak debalde bete dio; hori da hori, pagotxa! 
Ohi bezala, San Sebastian bezperarekin egin zen, baina 25garren urteurrena izanik, arratsaldetik hasi ziren, ber­tso-poteoan. Garinen jarri zu­ten saltsarik haundiena, hala ere.
Txapela Aingeru Otxoto­re­nak jantzi zuen azkenean, buruz burukoan Estebanekin arituta. Beteranoak burua ezin estali geratu dira, beste behin.
Aurretik sari gehiago ere ba­natu ziren, hala ere: Es­ti­txuk jaso zuen aurre­ne­koa, Otsaihen eskuan kan­ta­tze­a­gatik. Inbi­di­ak jota, gauza bera egiten hasi zen Andrew, eta Karabeleko ere aipatu zu­en, badaezpada; ho­rrela lortu zu­en bigarren Otsaihen saria! Hi­ru­ga­rre­na, publikotik begira ari zen Beñat Iguarani eman zi­oten. Limurtu beharreko epai­mahaikidea, or­dea, ezku­tu­an zegoen, epaile ofizialen atze­an eserita...
Datorren urtean emakume gehiago izango direla pro­me­sa­rekin bukatu zuen Izarok saioa, Aingeruren agurreko bertsoaren aurretik.

Aingeru Otxotorenaren agurreko bertsoa

 

Zerbait izan nahi horrek
kontzientzian datza
bizitza proiektu bat
jantoki, baratza
gaur nere alde jarri
zaigunez balantza
txapela zuentzako
dijoanez antza
eskerrikasko eta
gora Kontrakantxa!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!