Ekain Lizeagak jantzi du anaien txapela, eta Gurutzealdek ezin

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 22a, 01:00

Bi final jokatu zituzten larunbatean, pelotari astigartarrek, Irurako Ametsa trinketean. Eta horietako bat zen bereziki erakargarria, kadete mailakoa, aurrez aurre ariko baitziren Lizeaga anaiak, txapelaren bila.

Eñaut nagusitu zen azkenean, anai zaharrena, Ekaini 30-18 irabazita. Berak ekarri du Gipuzkoako Trinkete Txa­pel­ke­ta honetako txapela bakarra, Asti­ga­­rra­gara.

Izan ere, irabazteko aukerarik ez zuen izan Oier Guru­tzealdek, larunbateko beste finalean, nagu­sien lehenengo mailakoan. Ligaxkan berak ira­­bazi bazion Eneko Maiz billabonatarrari, oraingoan sekulako mailan aritu zen Maiz, eta ez zuen bere egunik onena izan Gurutzealdek. Az­ke­nean, 12-40 nagusitu zen Billabona­ko pelotaria.

Edozein kasutan, txapelketa ederra osatu dute hiru astigar­tarrek. Gurutzealdek berak eta Ekain Lizeagak, finala ba­ka­rrik galdu dute. Eñaut Lizeagak, berriz, par­tidu bakar bat ere galdu gabe jantzi du txapela.

Euskal Herrikoan irabazi, Lizeaga anaiek elkarrekin
Lizeaga anaiek, beste partidu bat ere jokatu zuten ostiralean Astigarragan, baina elkarrekin: 22-4 irabazi zieten, Eus­kal He­­rri­ko Ligako bigarrena, To­lo­sa­­ko Amiano eta Suduperi. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!