Ohorezko Mailako errugbi taldeak Burgosen kontra jokatuko du bihar, San Amaro zelaian 12:30etan, UBU Colina Clinic taldearen kontra, eta bertara joateko autobusa antolatu dute zaleek. Izena eman nahi dutenek Landare Tokin, Aralar tabernan edo Zintzarri tabernan daukate zerrenda, edo telefonoz deitu dezakete 626 151 098 edo 656 756 641 zenbakietara.