Dokumental zikloa eta komikiei buruzko solasaldiak, nobedadea

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 23a, 01:00

Udaberri mugitua izango du Hernaniko kultur eskaintzak, makina bat arlotako emanaldi eta saioekin. Atzo aurkeztu zuten urtarriletik maiatzera bitarteko egitaraua, eta orain arteko atalei, bi gehitu dizkiete. 

Hori horrela, batetik, dokumentalek txoko bat izango dute, otsaila hasieran, hiru eguneko zikloarekin: Gure oroi­tzapenak; Aralar, mundua leku den lurra; eta Jainkoak ez dit barkatzen. Eta bestetik, komikizaleei eskaini nahi izan die­te plaza bat, gustuko dutenari buruz aritzeko. Alai Zubimendi komikilari hernaniarrak gida­tuta, bi solasaldi antolatu di­tuzte: Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak komikiari buruz martxoaren 26an, eta El regreso del caballero oscuro ize­nekoaz, maiatzaren 21ean.

Hernaniarrak protagonista, diziplina ezberdinetan
Komikigintzan bezala, hernaniarrek protagonismoa izango dute, gainerako diziplinetan ere: «poza ematen du ikusteak, Hernanin hainbeste sortzaile daudela», adierazi zuen Koro Etxeberria kultura zinegotziak.

Horien artean, Maite Lar­bu­­ru nabarmendu zuten. Hezu­rren azpian bere bakarkako aurreneko diskoa ari da grabatzen, Beñat Iturrioz musikarien artean dela, eta bi zita izango ditu udaberrian: diskoa aurkezteko kontzertua, maia­tza­ren 11n; eta irakurle gisa du­en esperientzia konparti­tzeko, irakurketa partekatuak saioa, martxoaren 14an.

Bihar estreinatuko dute egi­taraua, Esku harriak: Oteiza­ren (h)aria emanaldiarekin. «Dan­tza eta musika ikuskizuna da, baina eskultura eta estilografiatik badauka, eta bertsoek eta hitzak garrantzia dute», azaldu zuen Jone Amezaga del Fra­gok, dantzarietako batek.

NAHASTEKA
Esku harriak: Oteizaren (h)aria, MugMus Laborategia. Bihar, 20:00etan Biterin. Sarrerak 7,5 euroan salgai.

LITERATURA
-Ipuin kontaketak, 17:30etan 3-4 urtekoentzat, 18:00etan 5-7 urtekoentzat. Gonbidapenak, Udal Liburutegian.
Lur Korta, urtarrilak 30, martxoak 26 eta maiatzak 28.
Lupe Lekuona, otsailak 13 eta apirilak 10.
Maite Franko, Otsailak 26 eta apirilak 30.
Pello Añorga, martxoak 12 eta maiatzak 15.
Irakurketa Kluba, 17:30etan. Otsailak 7, martxoak 7, apirilak 4 eta maiatzak 16.
Irakurketa partekatuak, Maite Larburu musikariarekin. Martxoak 14, 19:30etan.
-Literatur solasaldiak, 19:30etan Udal Liburutegian.
Perla, John Steinbeck. Otsailak 12.
El país donde florece el molinero, Helena Attlee. Otsailak 13.
Nola heldu naiz ni honaino, Kattalin Miner. Martxoak 12.
Diario de una buena vecina, Doris Lessing. Martxoak 13.
Elur bustia, Pello Lizarralde. Apirilak 9.
Tierra de campos, David Trueba. Apirilak 10.
Negra, Wendy Guerra. Maiatzak 8.
Ipuin hautatuak, Mercé Rodoreda. Maiatzak 14.
-Komikietaz solasean, 20:00etan Udal Liburutegian, Alai Zubimendik gidatuta.
Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak, Dani Fano. Martxoak 26.
El regreso del caballero oscuro, Frank Miller. Maiatzak 21.

ZINEA
-Euskal zinea, 19:30etan Biterin.
Gure oroitzapenak, film kolektiboa. Otsailak 5.
Aralar, mundua leku den lurra, Garazi Auzmendi, Iban Toledo, Aloña Jauregi eta Ion Fontenla. Otsailak 6.
Jainkoak ez dit barkatzen, Josu Martinez. Otsailak 7.

MUSIKA
Olatz Salvador, Zintzilik. Otsailak 14, 20:00etan Biterin.
Eñaut Elorrieta & Kaabestri String Ensemble, Harian. Martxoak 21, 20:00etan Biterin.
Maite Larburu, Hezurren azpian. Apirilak 11, 20:00etan Biterin.
Piano ikasleen entzunaldia, ‘Hernani’ Musika Eskola. Otsailak 8, Milagrosan.
Inauteri aurreko kontzertua, Hernaniko Musika Banda. Otsailak 24, 13:00etan udaletxeko arkupeetan.
Inauterietako kale buelta, ‘Hernani’ Musika Eskola. Otsailak 28, Kaxkoan.
Inauterietako kontzertu berezia, Musika Banda. Martxoak 1, 19:30etan Biterin.
Txistulari jaialdia, ‘Hernani’ Musika Eskola. Martxoak 30 eta 31.
Teklatu entzunaldia, ‘Hernani’ Musika Eskola. Apirilak 10, 18:30etan Biterin.
Kontzertua, Musika Banda. Apirilak 13, 19:00etan udaletxeko arkupeetan.
Udaberriko kontzertua, Txistulari Banda. Maiatzak 5, 12:30etan Milagrosan.
Musika tresnen aurkezpena, Musika Eskola. Maiatzak 21, 18:00etan Biterin.
Entsaio irekia, Musika Banda. Maiatzak 23, 20:00etan Milagrosan.
Txalaparta Festa, ‘Hernani’ Musika Eskola. Maiatzak 24 eta 25.
Elkartruke kontzertua Altsasuko Musika Eskolarekin, ‘Hernani’ Musika Eskola. Maiatzak 29, Biterin.

ANTZERKIA
-Haur antzerkia, Biterin.
Inondik inora, Benetan Be (4 urtetik gora). Urtarrilak 26, 12:00etan.
Screen Man, L’Home Dibuixat (3 urtetik gora). Otsailak 2, 11:00 eta 12:15.
Lur, Xake Produkzioak (7 urtetik gora). Martxoak 23, 12:00etan.
Kontu kontari, La Enana Naranja. Apirilak 6, 12:00etan.
Pinoccio, La Baldufa (6 urtetik gora). Maiatzak 4, 12:00etan.
-Helduentzako antzerkia, Biterin.
Ghero, Tartean Teatroa. Apirilak 2, 20:00etan.
Espacio disponible, Perigallo Teatro. Apirilak 3, 20:00etan.
Erlauntza, Vaiven Producciones. Apirilak 4, 20:00etan.

ERAKUSKETAK
Erliebe pinturak, Luis Telleria. Urtarrilak 25-otsailak 12.
Koadroak harri eta kristalarekin, Tere Avila. Otsailak 15-27.
Argazkia, Carmen Ibañez. Martxoak 1-11.
Argazkia: Hernani, azken 100 urteak, Juantxo Egaña. Martxoak 13-apirilak 4.
Euskal jantzien erakusketa, San Joan Konpartsa. Apirilak 6-13.
Filatelia eta aintzinako Hernaniko txar­telak, Sociedad Filatélica. Apirilak 16-30.
Bide Heziketa, marrazki erakusketa, Udaltzaingoa. Maiatzak 6-10.
Grabatuak eta marrazkiak, Agustin Caballero. Maiatzak 14-24.
Eskolako haurren marrazkiak ingurumenari buruz, Artelatz. Maiatzak 27-31.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!