2018 urtea ezin hobeto bukatu bazuen, kaxkar hasi du 2019a Mundarrok, Erregional Preferenteen mailan. Jokatutako bi partiduak galdu ditu; joan den larunbatekoa, Donostiako Vasconiaren zelaian (3-0).
Donostiarrek hobeto ekin zioten partiduari, eta nagusi izan ziren aurreneko zati osoan. Are gehiago, markagailura ere eraman zuten nagusitasun hori, eta 25garren minutuan aurreneko gola egin ondoren, beste bi ere lortu zituzten minutu gutxitan, atsedenaren aurretik. Horrela, oso aldapa gora jarri zitzaien partidua, astigartarrei.
Bigarren zatian, erasokor zelairatu ziren moreak, aldea murriztu nahian; baina aukerak ezin aprobetxatu, 3-0eko emaitzarekin bukatu zen partidua. Erreakzionatu ezinik ari da Mundarro, urte hasiera honetan; eta dagoeneko, 10 puntura urrundu zaio Euskalduna liderra. Atzeko hiruak, berriz, oso gertu dauzka orain.