Musikaren eta kaldereroen erritmora hasiko da otsaileko agenda

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 2a, 01:00

Norberto Almandoz musika eskolako ikasleak izan ziren otsaileko lehenengo notak jarri zituztenak, atzoko entzunaldi­an. Hilaren 22an ikasle helduen txanda izango da.

Baina bestelako musika ema­naldiak ere izango dira. Gaur bertan, Aiztondo abesba­tzak Errenteriako Madalena Ba­si­likan kantatuko du 20:00etan, Hernaniko Kantuz abesbatzarekin, eta Javier Perez de Azpeitia piano-joleak, Maider Zapirain txelo-joleak eta Bittor Carrera oboe-joleak lagunduta.

Musika gehiago ere izango da hilabetean zehar: Kalde­re­ro­en konpartsa hilaren 9an aterako da, eta afaria ere antolatu dute. Sarrerak Zipotzan dauzkate salgai.

Bestalde, hilaren 16rako jarri dute hurrengo zita Aiztondo abesbatzak, oraingoan, herrian; Azkoitiko abesbatzarekin abestuko du. Eta Demode Quartet taldeak etxeko txiki nahiz helduei zuzendutako musika emanaldi umoretsua prestatu du hilaren 24rako.

Ahalduntze gunean, aukera
Musikaz gain, ekitaldi gehiago ere izango dira, ordea, otsailean. Batetik, emakumeak ahalduntzeko zaintza-elkargunea antolatu du Berdintasun Sailak, eta bertan, gorputza, ahotsa, komunikazio ez bortitza, erlaxazioa edota sormena lantzeko aukera izango da doan, lau saiotan. Dena den, izena eman behar da. Aurreneko saioa asteartean egingo da.

Horrez gain, izenemateak irekita daude, baita ere, euskera praktikan jartzeko aukera ematen duten ostegunetako Guraso­lagun tailerretan edota hil honetako hiru Zilegi Eskoletan.

Gainontzean, ohiko saioei ere egin zaie tokia, otsailean zehar: 3 urtetik gorako umeei zuzendutako ipuin kontaketa saioa izango da hilaren 7an; li­bu­ru banaren inguruko solasaldiak egingo dira hilaren 12ko Ira­kur­keta Klubean eta hilaren 25e­ko Literatur Solasaldian; eta KZ Gu­nean dinamizatzailearen ego­teko aukera izango da hilaren 11n.

Euskerazko pelikula ere jarriko da hil honetan, 16an, eta As­tigarragako Herri Eskolak antolatuta, gurasoentzako hitzaldia ere izango da hilaren 21ean.

 

-Gaur, Kontzertua, 20:00etan Errenteriako Madalena Basilikan, Aiztondo abesbatzak eta Hernaniko Kantuz abesbatzak, Javier Perez de Azpeitia piano-jolearekin, Maider Zapirain txelo-jolearekin eta Bittor Carrera oboe-jolearekin.
-5, 12, 19, 16 Astigunea (elebitan), 16:00etatik 18:00etara kultur etxean: ahaldun­tzeko zaintza-elkargunea. Ema­ku­me­ak, banaka eta taldean, beren egoeraren jabe egiteko prozesua errazteko gunea. Izenematea, Berdintasun Sailean. Haurren zain­tza zerbitzua izango da.
-6 Zilegi Eskola: Zer da askatasuna?  
Damian Pedrosa filosofia irakaslearen hitzaldia, doan, 19:00etan AEK euskaltegian (Nabarra Oñatz kalea). Izenematea, kultur etxean edo
zilegieskola@aek.eus.
-7-14-21-28 Gurasolagun, ikastolako jangela txikian, 16:45etatik 18:00etara. Euskeraz dakiten gurasoak eta ikasten ari direnak elkarrekin euskeraz hitz egiteko gunea, eta haurrek jolasteko gunea, Xaguxar aisialdi taldeko begiraleekin batera. Hilean behin, tailerra. Bi ekintzak, doan. Izenematea: 943 33 50 64 (kultur etxean) edo iker-g@aek.­eus.
-7 Ipuin kontaketa: Kurruku Oilarra (Kalandraka), Lur Korta kontalariarekin, liburutegian 18:00etan, 3 urtetik gorako haurrentzat.
-9 Kaldereroen konpartsa, 17:30etan Ergobiatik aterata. Ondoren, afaria Zipotza elkartean. Txartelak salgai, 20 euroan.
-11 KZ Gunea. Dinamizatzailea bertan izango da 16:00etatik 17:45etara. Harremanetarako: 943 02 36 36 edo tutor.berastegi@kzgunea.net.
-12 Zilegi Eskola: Osasun ohiturak. Nerea Yarzabal fisioterapeutak emandako hitzaldia, doan, 09:30etan eta 17:00etan, AEKeuskaltegian (Nabarra Oñatzkalean). Izenematea, kultur etxean edo zilegieskola@aek.eus.
-12 Irakurketa kluba, 19:30etan liburutegian. Jon Mirande idazlearen Haur besoetakoa liburuari buruz, Isabel Etxeberriak gidatuta. Doan.
-16 Zinea: Oihaneko kuadrilla, 17:00etan kultur etxean. Sarrera: 2 euro.
-16 Ludoteka irekia, 16:30etatik 18:00e­tara kultur etxean, 4-12 urte artekoentzat, Xaguxarrek antolatuta.
-16 Kontzertua. Azkoitiko Iraurgi eta Astigarragako Aiztondo abesbatzak, 19:30etan Andre Mari elizan.
-21 Hitzaldia: Frustrazioaren beharra, 18:30etan ikastolako aretoan, Juan Carlos Alonso psikologoaren eskutik.
-22 Entzunaldia, 20:00etan Norberto Almandoz musika eskolan: ikasle helduen musika taldeak.
-24 Ikuskizun musikala: Epa txikia, 17:00etan kultur etxean. Demodé Quartet taldearen ikuskizuna, musika eta umorea nahasten dituena, lau urtetik gorakoentzat. Sarrerak, salgai: haurrek 2,5 euro eta helduek 5 euro.
-25 Literatur solasaldia, 19:30etan liburutegian, Michel Houellebecq idazlearen Serotonina liburuaren inguruan, gaztelaniaz, Jorge Carrerok zuzenduta.
-26 Zilegi Eskola: Barreterapia, 09:30etan kiroldegiko gela anitzean, Maialen Viaña psikologoak zuzenduta. Jarraipena izango du martxoaren 5ean. Doan da, baina izena eman behar da, kultur etxean edo zilegieskola@aek.eus.

Gazte Informazio Gunea
Tomas Alba kalea, 13. Informazioa eskura: lana, diru-laguntzak,
lehiaketak, bekak...
Harremane­ta­rako: 616 599 334.
Agenda, whatsappez
Agendaren unean uneko informazioa whatsappez jaso nahi izanez gero, egin eskaera 636 890 159. Agendaren inguruko mezuak bakarrik bidaliko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!