Sahararako janari bilketa martxan, Hernanin eta Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 21a, 01:00

Piztu Itxaropena XV. Saha­ra­ren aldeko euskal karabana mar­txan dago, eta bilketak antolatu dira Hernanin eta As­tigarragan.
Hernaniren kasuan, etenik gabe ari dira biltzen Biterin eta eskoletan, eta azken bilketa kanpaina egingo dute ostiral eta larunbat honetan, su­permerkatuetan.

Astigarragari dagokionez, ostiralean bukatuko da bilketarako kanpaina. Laguntzeko pro­duktuak komertzio hauetan utzi daitezke: Tomas Alba kaleko Isabel dendan, Nor­ber­to Al­man­doz plazako Ainhoa Co­vi­ra­nen, Ezpela belar-dendan, Ali­­cia fruta-dendan, eta Zu­bi­txo eta Eroski supermerkatuetan.

Bi kasuetan, ondorengo pro­duktuak ari dira jasotzen: arroza, lekaleak, pasta, hegaluzea eta sardinak oliotan, konpresak eta azukrea.

Astigarragan, «EH Bilduk hartu behar izan du ardura»
Kanpaina honekin Tin­doufe­ko Saharako errefuxiatu kanpamenduetan bizi direnak la­guntzen dira. 

Astigarragako EH Bilduk azaldu du komertzioek eta Herri Eskolak bat egin dutela kanpainarekin, baina salatu du, «oraingoan ere, EAJren legealdi osoan bezala, Udal Gobernu taldeak ekimena antolatzeari uko egin» diola, eta «Astigarragako EH Bilduk antolatzeko ardura hartu behar» izan duela.

Izenematea irekita, haurrak udaran hartzeko
Bestalde, Oporrak Bakean programaren kanpaina berria ere jarri da martxan. Aurten, udaran haur errefuxiatu sahararrak harreran hartzeko 100 fa­milia behar direla adierazi dute; 2018an 316 neska-mutil saharar etorri ziren Euskal Herrira.

Helburua da 10-12 urte bi­tar­teko haur sahararrek uda­ko bi hilabeteak Euskal He­rri­ko familiekin pasatzea, basa­mor­tuko baldintza gogorretatik urrundu, mediku azterketak egin, elikadura egokia ja­so, eta euskal eta saharar kulturen arteko loturak sustatzeko.

Izena eman edo informazioa lortzeko, oporrakba­ke­an.eus webgunea bisitatu edo 696 014 786 telefonora deitu daiteke, Gipuzkoako kasuan. Uda­letxeek laguntzak ere ema­­ten dituzte, eta Herna­niko zerbitzuaz galdetzeko, 943 33 70 17 telefonora deitu eta marijo-m@hernani.eus helbide elektronikora idatzi daiteke. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!