Hotzari eta euriari aurre egiteko, sagardo berria Eulan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 24a, 01:00

2018 urte borobila izan du Eula Sagardotegiak; izan ere, 6 sari lortu ditu hainbat lehiaketa herrikoitan. Eta, aurtengo denboraldia ere indarrean hasiko du, sagardo berriak oso itxura ona baitauka. Nabari da sagardoa dela Eularen espezialitatea.

Tolare sagardotegiak 10,5 hektarea ditu guztira, eta bailarako bista paregabeez gozatzeko aukera eskaintzen du, otordu oparoez gain.

Bihar gauean hasi, eta apirila bitartean izango da Eulaz gozatzeko aukera, asteartetik ostiralera gauean, larunbatetan eguerdi eta gauean, eta igandetan eguerdian. 

Gainera, berogailua ere badauka sagardotegiak; beraz, hotza ez dadila izan sagardo berriaz ez gozatzeko aitzakia!

Lategi auzoa - Urnieta
943 552 744 / 647 437 703

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!