Irabazten hasi ziren etxekoak, eta aurreneko zatia atzetik zijoaztela bukatu bazen ere, partiduko aurreneko entsegua Hernanirena izan zen, bigarren zatia hasi eta berehala. Hor jarri zen berriro markagailuan aurretik, baina hortik aurrera, Bartzelonak bakarrik lortu zituen puntuak. Horrela, Errege Kopako finalerako paseak ihes egin zion atzo Hernaniri, Bartzelonaren aurrean 10 eta 22 galduta.