Ostiral gauean jokatu zen Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruan Hernaniko kanporaketa. Txintxua hotelean bildu ziren 13 bikote, eta ezinhobeto afaldu ondoren ekin zioten lehiari. Irabazleak Joxemi Aierbe eta Garikoitz Paskual izan ziren, eta bigarren sailkatuak, Iker Zurutuza eta Borja Tejedor. Lauak izango dira Zaldibian, otsailaren 23an jokatuko den Gipuzkoako finalean.