Finalerditik finalera, Kopa amets

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 20a, 01:00

Azkenekoz, 1986an sailkatu zen Hernani, Errege Kopako fi­nalerdia jokatzeko. Ez du se­kula finala jokatzerik izan, eta hori aldatzeko asmoz zelairatuko dira gaur jokalariak, 12:00e­tan Landaren. Lauga­rren finalerdi hau Bartzelo­naren aurka jokatuko dute.

Azken emaitzen bidetik
Ez da aurkari erraza izango, baina baliteke beste finalerdia jokatuko dutenak baino xa­mu­rragoa izatea: Alcobendas eta El Salvador.

Dena den, Hernanik hobe du azken lorpenei begiratu, eta bide beretik segi. Bartze­lo­na Errege Kopa gehien irabazi dituen taldea da, 16 denera, eta etxetik kanpo ere partidu gehien irabazi dituena. Baina Hernaniren aurrean Landaren jokatu zuen azkenekoa galdu egin zuen. Era berean, pasa den igandean Hernanik irabazi egin zuen La Vilaren aurka, eta hain zuzen, ia jokalari berak zelairatuko dira gaurkoan. Hiru laurdeneko lerroko jokalari garrantzitsuak be­rres­kuratu ditu Polidorik az­ken hilabetean eta hori nabari da.

Horrela ba, apirilaren 28an Madrilen jokatuko den finalean izan, eta amestutako Kopa aurrenekoz altxatzeko ezinbesteko pausoa ematea izango dute helburu gaur hernaniarrek; zaleen bultzadarekin, beste behin, historia egiteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!