Ipuin kontaketa berezia antolatu zuen Dobera Euskara Elkarteak, asteazkenean: bertsotan kontatu zuten Txori txikia eta krokodiloa ipuina, Eñaut eta Unai Agirre bertsolariek. Eta nahasketa ederraz gozatu zuten, bertaratu ziren 50 bat lagunek. Narrazioa Jexux Eizagirrek egin zuen euskeraz, Ndickou Diouf-Boubacarrek wolofez, eta Maider Yabarrek zeinu hizkuntzan. Esperientzia berritzailea ikusita, herri gehiagotatik jaso dituzte deiak, ipuin kontaketa berezia hara eramateko.