Ez zuten aukera galdu, sagardo berria dastatzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 19a, 01:00

Olatz Arrieta astigartarrak eta Her­na­niko Pelota Munduko ordezkariek hartu zuten protagonismoa, bi herrietako txotx irekieretan. Baina herritarrek ere ez zuten galdu nahi izan, txotx den­bo­raldi berriaren aurreneko festa.

Hernanin, asko eta asko izan ziren, sagardo berria dastatzeko aukera galdu ez zutenak; eta omenduen ondoren, kupelara gerturatu ziren, ilara luzean.
Astigarragan, berriz, ekitaldi ofizia­laren ordu berean, txotx irekiera herri­koiari eman zioten hasiera, Murgia Jau­regian. Sagardoa edan eta pintxoak jateko aukera izan zuten bertaratuek, eta baita irekiera ofiziala zuzenean jarraitzekoa ere. Arratsaldean segi zuen festak bertan, Txan Magoaren ikus­kizu­narekin eta txokolatadarekin; eta tri­kitilareien erritmora, tabernetan bo­robildu zuten festa, Pintxotx eginez. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!