Bi ikastaro Urnietan, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 19a, 01:00

DYAko Irakaskuntza Eskolak hitzaldia eta tailerra antolatu ditu datorren asterako, eta izenematea irekita dago, 943 46 46 22 telefonoan. Aurrenekoa, Lehen Sorospenen inguruko hitzaldia izango da, urtarrilaren 23an, 19:00etatik 21:00etara, eta doan. Bigarrena, berriz, Bihotz-Biriketako Suspertze tailerra izango da, urtarrilaren 26an egingo dena, 17:00etatik 19:00etara. Kasu honetan, heldu bakoitzak 6 urtetik gorako hiru umerekin eman dezake izena, familian egiteko tailerra baita. 17 urtetik beherakoentzat doan izango da, baina helduek 8 euro ordaindu beharko dituzte. Bi saioak DYAk Urnietan, San Juan 42an daukan ordezkaritzan egingo dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!