Barrenetxeak Master Torneoko finalerdia, gaur Utergaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 19a, 01:00

Endika Barrenetxea hernaniarra eta Xanti Uterga doneztebearra elkarren aurka ariko dira gaur, 17:00etan, Galarretan, Master Torneoko finalerdian.

Finaleko erremontista bat ezagutzen dugu, Urriza, ostegunean 30-xx Endika gainditu eta gero. Breaz gaurko irabazleak Iruñako aurrelaria izango du aurrez aurre datorren larunbateko azken partiduan. 

Barrenetxea IV eta utergaren arteko lehiak klasiko ari dira bihurtzen azken urteetan. Urri­za beti izaten da buruz buruko finaletan eta bere aurkaria Uter­ga edo Barrenetxea izaten da normalean.

Pasa den urtean Barre­ne­txeak erraz menderatu zuen Uter­ga, 30-15, eta finalerako txar­tela lortu zuen. Hori bai, azken Kutxabank Torneoko ligaxkan Utergak 30-28 gainditu zuen hernaniarra. Eta 2017ko Kutxabank Torneoan ere bi partiduak irabazi zizkion doneztebearrak Barrenetxeari, 30-15 eta 20-29. 2016an berriz Barrene­txeak lortu zuen garaipena. 

Bi estilo desberdin dituzte. Barrenetxea atzelaria da eta sakatzaile arriskutsua. Uterga tantoak jokaldian amaitzen mai­sua. Hernaniarra doneztbearra buruz gain pasatzen saiatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!