CA UBIS S.A.ko langileen komiteak prentsa oharra kaleratu du azken egunetan gertaturiko lanuzte eta langile baten kaleratzea dela eta. «Pasa den urte amaieran, zehazki abenduaren 20an, Cintas Adhesivas UBIS enpresako zuzendaritzak bertako langile bat kaleratu zuen inolako azalpenik eman gabe» adierazi du komiteak. Horren aurrean ondorengo erabakia hartu zuten. «Kaleratze bidegabe honen aurrean, urtarrilaren 17 honetan, aipatutako enpresako langileak errelebu bakoitzeko lau ordutako lanuzteak egiten ari gara. Irmoki salatu nahi dugu enpresako zuzendaritzaren jarrera eta jardunbidea».
Langilea kaleratzearen erabakia atzera botatzea eskatzen diote UBIS enpresako zuzendaritzari. «Honenbestez, kaleratua izan den langilearen readmisioa eskatzen dugu eta baita halako erabaki larrien aurrean komitea (langileak) kontutan hartzea ere».
Prentsa oharraren amaieran «langileak ez gara halako bidegabekerien aurrean geldirik geratuko» adierazi dute.